XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1.1. Definizioa eta datu-baseen ezaugarriakAccess 2000, datu-base elektronikoak kudeatzeko programa bat da.
Programa honen bitartez, oinarrizko eragiketa hauek egin daitezke, besteak beste:
Datu-base elektronikoak sortu eta mantendu
Zenbait kontzepturen arabera, informazioa ordenatu
Datu-basean zehar informazioa bilatu, ikusi eta inprimatu
Datu-baseak behar duen informazio guztia TAULETAN GORDE ETA ANTOLATZEN da.
Datu-base batek taula bat baino gehiago izan ditzake.
Taula batean sartutako informazioa ERRENKADA eta ZUTABEETAN ANTOLATURIK dago.
Taula baten osagaiak, beraz, ERRENKADAK, ZUTABEAK eta GELAXKETAKO EDUKIAK dira.
Taularen ERRENKADA BAKOITZA
Kasu honetan, pertsona bakoitzari errenkada bat dagokio.
Taularen ZUTABE BAKOITZA
Kasu honetan, abizenak, izena... kontzeptuak dira.
Gelaxkaren edukia, LAN DAITEKEEN INFORMAZIO-ATAL TXIKIENA DA.
Berezirik landuko den informazioak gelaxka ezberdinetan joan behar du (zutabe ezberdinetan).
Adibidez, helbide baten kalearen izena eta pisuaren zenbakia gelaxka berean edota ezberdinetan joan daitezke, emango zaien erabileraren arabera.
1.2. Access 2000: sarrera
Access 2000 programan sartzeko, bere ikonoan klik bitan egin behar da edo Hasi botoiaren bidez programa autatu.